2015(e)ko abenduaren 2(a), asteazkena

EUSKARA SAREAN

Zer egin dezakegu guk euskara zabaltzeko gal ez dadin? Uste duzue gure esku dagoela zeozer?

Blog honetan beti gabiltza euskararen bitxikeriak argitaratzen. Gaur, bilduma dotorea ekartzen dizuegu sarean euskara erabili ahal izateko.

Iazko Euskararen Nazioarteko Egunaren kanpainarako ekimen polita jarri zen martxan: ahalik eta hitz gehien euskaraz ahozkatzea forvo.com webgunean. Iazko kontua izan arren, jarrai daiteke parte hartzen eta euskara sarean zabaltzen. Animatzen zarete?



Dakizuenez, online hiztegiak daude, hurrengo loruran geure alboko barran daudenez gain hiztegi gehiago topa ditzakezu.

Zeuen idazlanetan akats gutxiago izateko Xuxen zuzentzaile ortografikoa eskura duzue. Doakoa da eta ordenagailuan instala dezakezue zalantza ortografikoak argitzeko.

Baina gaur elkarbanatu nahi dugun guztia, ez dago eskolako kontuekin lotuta. Esaterako, bazenekien sare-sozial euskaldunak ere existitzen direla? Mintzatu.com-en aurki, partekatu eta zabaldu dezakezu non erabili euskara munduko edozein tokitan. Hurrengo bideoan primeran azaltzen dute, adi!!





On-line jolasak ere badaude, irudian sakatuz gero jolasteko aukera izango duzue.


Smartphonetarako eta tabletetarako aplikazioak euskaraz ere existitzen dira, hurrengo loturan euskara ikasteko aplikazio zerrenda luzea duzue eta beste honetan aplikazioak euskaraz.

Bideojokuen zaleentzat sustatu web orrialdean aurkitutako albistea luzatzen dizuegu: Wii U kontsolarako euskarazko lehen jokoa salgai dago dagoeneko: Aliceren ibaiak, abentura grafikoa. Izatez, kontsola jakin baterako euskaraz dagoen lehenbiziko jokoa da. Android eta iOS sistemetarako ere badago. Joko honetan, Alice lotara doa, eta ametsetan hasten da. Amets hauetan bere beldurrei egingo die aurre, horretarako bere ametsan dauden elementuekin elkarrekintzan ibiliko da. Bere ametsean jende desberdina topatuko du, eta hainbat puzzle ebatzi beharko ditu. Gustatu bazaizue eta Olentzeroren gutuna ez baduzue idatzi dagoeneko, badakizue!!




EITBk zinema euskaraz eskura jartzen digu. Haur, gazte eta helduentzako hainbat film ikusgai daude. Badago beste helbide bat, hainbat telesail eta film deskargatu ahal izateko, hurrengo loturan eskugarri daukazue. 

Gazteentzako Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko hilabetekaria duzue Gaztezulo. Euskal komikiak ere ditugu eskura sarean, sakatu hurrengo lotura eta ikusi!!

Ikusten duzuenez, aukera anitzak dira euskara sarean erabili ahal izatekoak eta konprobatu ahal izan duzuenez, ez bakarrik eskolako kontuekin lotuta!! Beraz, hemendik aurrera, post honetan luzatutako lotura eta baliabide guztiekin ez daukazue sarean euskaran murgiltzeko aitzakiarik!!

3 iruzkin:

  1. Egun on!

    Zuen bloga jarraitzen dut eta oso sarrera interesgarriak dituzuela iruditzen zait. Eskerrik asko, Cristina, hainbeste bitxikeri eta bitxikeriak ez diren gauza interesgarriak partekatzeagatik!
    Eta zuek, ikasleak, anima zaitezte iruzkinak uzten, zuen iritziak ere oso interesgarriak iruditzen zaizkit eta!

    Aupa zuok!

    Gora Euskara!

    ErantzunEzabatu
  2. Ba zen ordua Wii Urako joku bat ateratzea

    ErantzunEzabatu
  3. nire amaren mugikorran hor dauden joku bat istalatu dut

    ErantzunEzabatu