2016(e)ko otsailaren 17(a), asteazkena

EMAN HEGOAK EUSKARARI!

Kaixo guztioi:

Beharbada hurrengo irudia ikusi duzue hainbat lekutan azken bolada honetan.


Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako euskararen aldeko kanpainaren ikurra da, geure hizkuntzaren erabiltzeko gonbidapena: euskararen txantxangorria.


"Elkarrekin hegan egitean, bertigoa badoa. Hegoak astindu, airetik mugitu. Elkarrekin kilometroak egin. Elkarrekin, zeruaren muga ez dago horren urrun. Elkarrekin hitz bat ozenago entzuten da, ehunka txoriren hegaldia bezala.

Hau da gure sinboloa, denona. Euskaraz hitz egiteko gonbidapena.

Eman hegoak euskarari."




Gure esku dago gure hizkuntzaren etorkizuna!