2016(e)ko ekainaren 21(a), asteartea

ZUEN HAUSNARKETAK

Kaixo 6M:

Lan bikainak egin dituzue ikasturtean zehar, hona hemen lagin bat, irakurritako liburuen zatiak eta hausnarketa politak.

ZORIONAK!





(120.ORRIALDEA 1.PARAGRAFOA)
Biharamunean, goizean goiz jaiki zen txorimaloa.Begirik itxi gabe eman zuen, bere garun berriak sortuko zizkion pentsamendu zoragarriak irudikatzen; pozez gainezka zegoen.

IRITZI PERTSONALA
Nik uste dut Ozek ez ziola garun bat ipini, azkarra izan dela eta esan diola jarri diola, baina ez, bakarrik egin du txorimaloak konfiantza hartzeko.

Gainera, garuna ez badu, ezin du pentsatu eta oso ideia onak izan ditu.



Paragrafoa:(140.orriko azken paragrafoa)

-Alajaina!- bota zuen neskatxa-. erraza zen benetan!

-Bai hala zen- esan zuen Glindak gozo-gozo.

-Baina hala egin izan bazenu, nik ez nuke garunik edukiko- esan zuen txorimaloak-. Galsoroan igaroko nuen bizitza osoa, eta ez nintzatekeen inoiz Hiri Esmeraldako errege izango.

-Eta nik ez nukeen bularrean taupadaka dudan bihotz hau lortuko!- esan zuen latorrizko aizkolariak-. Zurrun eta herdoilduta geldituko nintzatekeen basoan, munduaren amaiera arte.

-Eta ni koldar hutsa izango nintzatekeen bizitza osoan- esan zuen lehoiak-, eta basoko animaliek ez noiz errespeturik izango.

Iritzi pertsonala:

Atsegina iruditu zait aukeratutako paragrafoa Dorothyk azkenean berak nahi zuena lortzeaz gain beste pertsona batzuk lagundu zituelako. Dorothyk Kansasera bueltatu nahi zuen eta hori eginez bere burua eta jende gehiago laguntzen ditu.



63 orriko 3. paragrafoa

- Edonola ere - esan zuen Dorothyk -, ikusten saiatu behar dugu, bestela alferrekoa izango zen - eta bidaia luze hau. Eskerrak ematen dizkizugu hartu gaituzulako - esaten zuen adeitsu neskatxak.


Iritzi pertsonala

Niri paragrafo hau arreta deitu dit Dorothyk oso positiboa eta ausarta delako. Gauza honetan pentsatzen du eta beti esaldien parte ona hartzen du. Niri gauza antzeko gertatu zitzaidan , ni oso triste nengoen froga bat txarto egin nuen pentsatzen nuelako baina nire amak esan zidan positiboan pentsatzea eta oso ondo egingo dudala (hau da pigmalion efektua).



118.ORRIA

1.paragrafoa:

Zeure buruan konfiantza handiagoa edukitzea da benetan falta duzun gauza bakarra. Arriskutik ihes egiten duzulako iruditzen zaizu ez duzula adorerik,baina hartu kontuan nik esandakoa:izaki bizidun bakar bat ere ez dago munduan bere senean egonik izutuko ez dena egoera arriskutsu baten aurrean. Arriskuari aurre egitea da benetako adorea,baita beldur garenean ere.Hala ez balitz ez zinen ausartuko nire Hiri Esmeraldaren bila erreinuan barrena ibiltzera,ezta mendebaldeko sorgin gaiztoari aurre egitea ere.

Iritzi pertsonala:

paragrafo hau aukeratu dut ,esanahi polita duelako eta guztiz ere ados nagoelako lehoiari esandakoarekin.Zati honetan konturatu ahal garelako inork ez dela perfektua, gure defektuekin eta gure gauza onekin gu garela,ezerk eta inork aldatu egingo gaitu.Lehoiaren lekuan jarriz gero ulertu egin dut lehoiak nahi duena da beldur hori aparte utzi eta lortu egin ahal izateko bere adoreari aurre egitea lortu egin ahal duelako,berriz,bere bihotzetik bera den lehoia ateratzea.



Paragrafoa:(50 orriko 2.eta 3. paragrafoa)

Lehoiak abiada hartu eta, bat-batean, gelditu egin zen:

- Ezin dut…- intziri egin zuen lehoiak, larrituta.

- Saiatu, lortuko duzu -eta, seguru!- adore eman zioten denek

Lehoiak zalantzan jarraitu zuen denbora-tarte luze batez, baina, azkenean, izugarrizko jauzia egin zuen, horren bestekoa ezen hegan irten zen, eta arazorik gabe lurreratu zen, haitzartearen beste aldean.

Iritzi pertsonala

Nik uste dut lehoiak oso lagun onak dituela, berak esaten duenean ezin duela lagunek animatzen dute egiteko, paragrafo honetan, adibidez, jausi egin duenean gertatu da.


Nire iritziz lehoiak ez dio eskatu behar Ozi kementsua izateko, bera kementsua da orain baina lehoiak ez daki, pentsatzen duelako ez dela kementsua



Paragrafoa eta lerroa:

Nik 47 orria azken paragrafoa aukeratu dut.

-Ezin dugunez hegan egin, ezta haitzartearen barrura jaitsi ere.-Adierazi zuen aizkolariak-, jauzi egitea da gelditzen zaigun aukera bakarra.Baina nork egin dezake horrelako jauzi bat?

- Nik egin dezaket- erantzun zuen lehoiak apal-apal-, baina izugarrizko beldurra ematen dit.

- Bada, saia zaitez- esan zioten bidaia- lagunek.Denbora luzean zalantzan egon ondoren, lehoiak jauzi egitea erabaki zuen; Dorothy eta Toto lehoiaren bizkarren igo ziren, eta iletik heldu ziren.

Iritzia pertsonala:

Nik paragrafo hau aukeratu dut, alternatiban, bideo bat ikusi genuen, baten bati esaten badiozu ezin duela egin, txarto egingo du, baina esaten badiozu ahal duela, ondo egingo du Lehoiak beldurra zeukan baina Dorothyk konfiantza eman zion eta lortu zuen. 


43 ORRIA 7. PARAGRAFOA:

- Egia esan ez naiz sekula kementsua izan- aitortu zuen lehoiak, malkoak masail iletsuetan eta bibote luzeetan behera isurtzen zitzaizkiola-. Nire buruari ere beldur diot-eta… Hiru egun badira ez dudala lorik egin gauean norbaitek eraso egingo didala pentsatuz.

IRITZI PERTSONALA:

Nire iritziz lehoia oso indartsua da iruditzen zaigu baina ez dugu ikusi nolakoa den bera barrutik. Berak esaten du oso leuna dela eta bere buruari jarraitzen badio esaten, azkenean ezingo du egin hitz egiten ez du konfiantzaz egiten beraz segurtasun falta dauka.




41.orrialdeko 2. paragrafoa

Eta, hitz horiek esan ahala, horma zeharkatu eta bide batean agertu ziren, landa zabalean. Hiria guztiz desagertua zen. Eta, harekin batera, baita iluntasuna eta lainoa ere: neguko oskarbi bat zen, eta elurtuta zegoen dena.

-Jainkoarren¡ -esan zuen Scroogek, eskuak elkartu eta ingurura begira-. Heme hazi nintzen ni. Hementxe bizi nintzen txikitan¡



Iritzi pertsonala

Niri paragrafo hau interesgarria iruditu zait, nik uste dudalako herri batera non jaio zinen itzultzea sentimendu onak ekartzen dizkizula, zure haurtzaroaren oroitzapenak ikusten dituzulako baina nire ustez ere sentimendu txarrak adierazten dizkizu, pena ematen dizulako denbora hain azkar pasatzea.

Nire iritziz, Scrooge konturatu egin da gabonak ospatzea ez ospatzea baino hobea dela, denbora pasatzen duelako eta ezin duzulako berreskuratu. Espero dut Scrooge konturatzea denbora ez dela gelditzen, disfrutatu behar dela. 


*65.orrialdea, 1.paragrafoa

-Bihotzberagoa bazina, eta ez hain ankerra, ez zenuke hain gaizki tratatuko zure enplegatua, eta gehiago lagunduko zenioke haren familiari. Tiny Tim salbatuko ote den, diozu? Hori ez dakit. Baina badakit Jainkoaren begietan zuk ez duzula merezi salbamenik, eta zure aurretik daudela gizajo horren semearen moduko milioika izaki.

Tristea iruditu zait aukeratutako paragrafoa Tiny Tim hiltzeko zorian dagoelako. Hau gogoratu egin dit, alternatiban ikusitako Kordak bideoarekin, mutilak ere gaixotasun oso arraro bat zuen eta hil zen. Espero dut, Tiny Timri hori ez gertatzea eta bizirik irautea. Kordak bideoan ikusitakoarekin eta hemen irakurritakoarekin diferentzia bat dago eta da kordazko neskak mutila lagundu zuela eta hemen Scroogek ez du laguntzen. Nire ustez eredu ona da neskarena eta ez Scroogerena. Ikusten badugu norbait laguntza behar duela egin behar dugu neska bezala eta ez Scrooge bezala dela normalean gertatzen dena gure munduan.


87.orriko 1.paragrafoa

-Espiritua!Erantzun, arren!Jada ez naiz garai batean nintzen bezalakoa. Baina zergatik erakutsi didazu hau guztia, nire akatsen erruz itxaropenik ere ez badaukat?Mamu zintzoa, esadazu bizimoduz aldatuz gero badudala erakutsi berri dizkizudan itzal horiek aldatzeko aukera!Bihotz- bihotzez ospatuko ditut Gabonak, eta saiatuko naiz urte osoan bizirik eusten haien espirituari. Iraganean , orainaldean eta geroan biziko naiz. Hiru espirituak eramango ditut nire baitan ekintza guzti- guztietan.Oh, esadazu badudala lauza horretan idatzitako izena ezabatzezirik!

Iritzi pertsonala

Ni aukeratutako paragrafoarekin bat nator Scrooge aldatu nahi duelako bere jarrera, zeren eta ikusi duen urteak pasata hil egingo dela.

Uste dut konturatu egin dela hori zela gertatu zitzaiona Marlery,txarra zenez bera bezala lehenago hilko zela eta nahi du bere bizitzan txarto egin dituen gauza txarrei aurre egitea eta pasatuko diren hurrengo Gabonak disfrutatzea.


- 42 orria 4. paragrafoa

Eraikinean sartu ziren. Heze zeuden harresiak, lizunduta; leihoak, hautsita; eta hesiak, herdailduta. Harrera gela zeharkatu , eta korridorearen amaierako gela batera joan ziren. Areto luzexka goibel bat zen, eta egurrezko aulki eta ikasmahai xume batzuk zituen, ilaratan. Haietako batean mutiko bakarti bat zegoen; irakurtzen ari zen. Scrooge aulki batean eseri zen eta negarrari eman zion, bere burua han ikusita, abandonatuta eta ahaztuta, beti egon zen bezalaxe.

-Iritzi pertsonala

Aukeratu dut paragrafoa tristea iruditu zaidalako Scrooge txikiz ez izatea lagunik eta bakarrik egotea, baina ikusi dut Scrooge, pertsona oso gogorra dela uste duela. Baina ikusi dugunez pertsona guztiek dauzkate sentimenduak.


PARAGRAFOA:41.orriko 5.paragrafoa

Bidean aurrera jarraitu zuten. Scroogek ezagunak zituen ate oro, zutoin oro, zuhaitz oro. Azkenean, herrixka bat agertu zen urrunean , eta herrixka hartako zubia, eliza eta ibai bihurgunetsua. Hurrunera, pottoka batzuk ikusi zituzten beregana hurbiltzen, eta haien gainean, ume kaskar batzuk, txantxetan eta ohiuka. Mutikoen papera iritsitakoan, Scroogek, ezagututa, guztien izenak izan zituen, banan-banan.

IRITZI PERTSONALA:Paragrafo hau aukeratu dut arrazoi desberdinengatik. Alde batetik, hitz egiten du bera egondako leku bati buruz eta orain bueltatzerakoan, gogoratzen ditu gauza asko. Lagun bat daukat, nire ikastolara etortzen zena, Valentziara bizitzara joan zena. Ikastolakonjai egunetan etortzen d eta gogoratzen ditu Brakaldoko leku asko, lagunak ere, Scroogek bezala.

Gainera, zaldiei buuruz hitz egiten du eta niri asko gustatzen zaizkit. Nire birraitona Saldañako mendi batean ukitu bat zeukan eta han bi zaldi zeuzkan; bat beltza eta bestea , txuri-beltza.

Bukatzeko, andereñoak gogoratu didate zerrendak pasatzen dituztelako jakiteko ea ikasle guztiak eskolara joan diren ala ez.

Beraz, paragrafo hau asko gustatu zait eta gustora irakurri dut.




114.orriko lehenengo paragrafoa: 

Etxean pozik egon nintzen bost hilabetez, baina gero Adventure merkataritza-ontziko kapitain bihurtzeko eskaintza onartu nuen. Emaztea haurdun utzi nuen, Portsmouth-era joan nintzen eta 1710eko irailaren 7an itsasoratu nintzen. 

Iritzi pertsonala 

Paragrafo hau aukeratu dut, harrigarria iruditu zaidalako. Lehen emaztea bakarrik uzten zuen, txarto baina gainera haurdun dagoenean? 

Benetan, Gulliver-en emaztea izango banintz Gulliver pikutara joango zen, eta Gulliver nor pentsatu da dela? Eta umea zer, aita gabe haziko zen? Ume bat ezin da aita gabe bizi, gurasoak behar ditugu gure arazoetan laguntzeko, ez bidaietan beti egoteko nahi dutelako lana bada ulertu dezaket baina hobby moduan, nik ez dut ondo ikusten. 


93. orriko azken paragrafoa: 

Gaur egun, lege batek debekatu egiten die erregeari eta haren bi seme nagusiei Laputatik alde egitea eta erreginak zahartzean bakarrik alde egin lezake. 

Iritzi pertsonala: 

Ez nago ados paragrafo honekin ulertezina iruditu zaidalako. Gutxienez nire ustez, txarto dago, errege-erreginak eta haien semeak ezin izatea bere herrialdetik joan. Ez ahal dira pertsona libreak? Oporrak, bidaiak… ezin dituzte aprobetxatu eta ezin dute ondo pasatu. Nire ustez, errege-erreginak izateagatik ezin diete debekatu herrialdetik irtetzea, injustua da!! 


55.56.orrialdeak azken eta lehengo paragrafoak 

Umeari atsegin emateke, amak heldu eta harengana 

hurbildu ninduen; orduan haurrak gerritik hartu eta burua bere ahoan sartu zidan. Hain orro ozena bota nuen muzina ikaratu eta bertan bera erortzea utzi hain duen. 


Iritzi pertsonala 

Nik Gulliverri ulertzen diot zeren eta nik ikusten ba nuen erraldoi bati ezkutatuko nintzatekeen, baina agian pertsona alai eta majua bat ahal izango zen. 


PARAGRAFOA: 111orr. 1. paragrafoa. 

gazteenak bekaitz ziren bizitza gozatzen zutelako eta zaharren bekaitz ziren laster hilko zirelako. Gazte zirela ikasitako gauzak bakarrik gogoratzen zituzten eta horietako askok ere ez gogoratzen zituzten ere. Oriena guztiz galdutako ziren zoriontzu zamar bizi ziren bakarrak. 

IRITZI PERTSONALA: 

Nik aukeratu dut paragrafo hau zeren eta pentsakor utzi nauen. 

Betidanik heriotzak kuriositate handia utzi nau. Izan ere, zer egongo da hil eta gero? Zer sentituko dugu? Nola izango da? Eta beldurra sentitzen dut ez dakidalako. Orain arte, hilezkorra izatea ideia bikaina iruditu zait baina gulliverrek pentsatzen duen moduan nik pentsatzen dut, beti gaztea, beti kementsua, beti osasuntsua izatetan. orduan irakurri dudanean hilezkorrek bukatzen dutela: zaharrak erotu eta ez dutela bizitzaz gozatzen eta hil nahi dutela, izoztuta geratu naiz eta ez litzaidake batere gustatuko hilezkorra izatea. 


41. orrialdeko 2. paragrafoa 

Haien heziketaren helburua da zintzoak, zuzenak, adoretsuak, apalak, errukitsuak, sinestunak eta abertzaleak izatea. Inoiz ez dute mirabeekin hitz egiten, eta gurasoek urtean bi aldiz bakarrik ikusi ahal dituzte, aldi bakoitzean ordu betez eta irakasle baten aurrean. Heltzean eta joatean, gurasoek musu eman al diote umeari, baina debekatuta daukate ezer oparitzea eta amultsuki eta belarrira hitz egitea. 

IRITZI PERTSONALA 

Oso txarto iruditu zait paragrafo hau Liliput-en umeek bakarrik ikusi ahal dituztelako bere gurasoak bi alditan urtero eta nire ustez ume batek bere gurasoekin egon behar du. 

Nik oso txarto egongo nintzateke nire aita ama gabe, gurasoen maitasuna behar delako.


BRIGHTONEKO ERREPIDEA

2.orria, 5.paragrafoa: 

Zuk ni baino denbora gutxiago daramazu bideetan- esan zuen mutilak ahots -. Gure tankerako jendea errepidearen mende dago. Ezin gara errepideaz libratu. Ezta hilda ere. Nik badaramatzat sei urte hemen atzera eta aurrera. Baina ez naizela hil uste duzu?- galdetu zuen-. Ito egin nintzen Margateko hondartzan bainatzen ari nintzela, eta, geroago, ijito batek burdinazko barra batek akabatu ninduen; burua zanpatu zidan. Izoztuta, berriz, bi bider hil naiz, zu atzo gauean bezala. Eta behin auto batek harrapatu ninduen errepide honetan bertan. Hala eta guztiz ere, ibiltzen jarraitzen dut; ezin dut bestelakorik egin. Ezta hilda ere! Egiatan esaten dizut, nahita ere ezin gara libratu.

IRITZI PERTSONALA: 

Pertsona batek leku berean egotea oso triste iruditzen zait, mutil honi gertatu zaion moduan. Nire ustez, mutil hau, bai konturatzen da hilda dagoela, baina berak egoera hau ez du onartzen. Bera bizirik eta aske sentitu nahi delako, gizaki guztiak bezala.

2016(e)ko maiatzaren 18(a), asteazkena

INTERNET ETA EUSKARA

Kaixo 6M!

Atzo internet eguna ospatu zen eta hona ekartzen dizuegun bideoak euskara eta internet lotzen ditu.



Ondo izan!

2016(e)ko apirilaren 28(a), osteguna

2016(e)ko apirilaren 14(a), osteguna

BRAILLE EUSKARAZ

Albiste bitxia topatu dugu braille irakurketa sistema euskararekin lotuta: "Ikusmen urritasuna dutenek euskarazko 600 baino liburu dituzte eskuragai, ONCE elkartearen eta Eusko Jaurlaritzaren elkarlanari esker. Aurten, beste 55 lan egokituko dira." Horrela dio EITBko atzoko albiste batek.




Itsuek edota ikusmen urritasuna duten pertsonek euskarazko literaturaz gozatzeko duten aukera geroz eta zabalagoa da; euskarazko 600 liburu baino gehiago dituzte, dagoeneko, eskuragai ONCE Euskadiko liburutegian, braille sistemara edo soinu formatura (Daisy sistemara) egokituta, eta kopuru hori urtetik urtera hazten ari da. Aurten, beste 55 lan egokituko dira.

Egokitzapen lan hauek ONCEko teknikariek egin dituzte, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren diru-laguntzarekin, 2006an abiatutako lankidetzari esker. Azken 10 urteotan, Eusko Jaurlaritzak 480.800 euro bideratu ditu proiektu honetara.

Juan Carlos Andueza ONCEko EAEko lurralde ordezkariak, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, eta Ana Davila ONCE Euskadiko zerbitzu buruak azaldu dituzte gaur datuok, hedabideen aurrean.

Bultzatzaileek nabarmendu dutenez, gizarte bateratzaile baten aldeko apustu garbia da egitasmo hau, !pertsona ezgaituak gizarteratzeko ezinbestekoak baitira kultura, aisialdia, hezkuntza eta lana eskuragarri edukitzea". Era berean, "euskaraz dakiten eta ikusmen ezgaitasuna duten pertsonen hizkuntza eskubideak bermatzen" direla gaineratu dute.

Aurrera begira, elkarlanari eusteko konpromisoa agertu dute bi aldeek. Itsuek edo ikusmen urritasuna dutenek euskaraz geroz eta liburu gehiago irakurtzeko aukera izatea da helburua, eta bide horretan jarraituko dute. Egokitutako liburuen kopurua urtero aldatzen da, jasotako diru-laguntzaren eta beste hainbat aldagairen arabera.

Aurten, lan hau aurrera eramateko, 44.000 euroko diru-poltsa bat eratu da; % 35 ONCEk jarri du, eta gainontzekoa, % 65, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak.

2016(e)ko apirilaren 6(a), asteazkena

ZAHARRAK BERRI

Gaurko albisteen artean hau topatu dugu eta sartuta gauden proiektuarekin lotura handia duela uste dugunez, ekartzen dizuegu.

Berria egunkarian topatu dugu eta Lander Muñagorri Garmendia idazlearen arabera, boladan jarri da iraganeko arropak jantzi eta iraganeko altzariak berriz erabiltzea. Zaharrak eta bigarren eskukoak dira, baina 'vintage' esaten zaie. Gazteen artean batik bat, indar handia hartu du moda horrek. Horrela da zuen artean? Aintzinako arropak edo gauzak erabiltzen dituzue?

Irakur dezagun berriaren laburpena:

Egungo estetika da, baina izan zitekeen duela mende erdikoa ere. Iraganeko arropa da, baita altzariak eta eguneroko tresnak ere. Baina horiekin ez da erabiltzen zaharra edo bigarren eskuko hitzik, vintage baizik. «Guri ez zaigu gustatzen esatea bigarren eskuko denda bat dela, ematen baitu hemen dagoenak ez daukala baliorik». Gasteizko Oslo dendan dago Bego Ezkurra Zabala, berreskuratutako altzarien artean: 1970eko hamarkadako mahaiak, besaulkiak, 1960ko lanparak eta egungoak daude han. Gero eta taberna, denda eta lokal gehiagotan iraganeko estetika egungoarekin uztartzen dute. Ohiko bihurtzen ari dira.

Hedatua dago estetika, eta baita hari jarri zaion vintage hitza ere. «Edozer gauzari deitzen zaio vintage. Baina zer da zehazki vintage?» Iruñeko Potsdam altzari dendako Juan Fraucak esan duenez, gaur egun zahar kutsua duen edozer gauza sartzen da etiketa horren barruan: 1920ko hamarkadako mahai batetik hasi eta 1980ko aulki bateraino. Ezkurra Zabalak berak, berriz, mende bat baino gutxiago duten kutsu zaharreko altzariak sartzen ditu termino horren barruan. «Hori guztia sar daiteke estetika horren barruan, baina, betiere, gustuz jartzen baldin bada», zehaztu du. Altzari zahar bat berri baten ondoan txukun jartzeari deitzen dio gustua Fraucak, eta hori da hedatzen ari den estetika berria. Zergatik? «Moda kontua bada, noski, baina, horrez gain, badago egungo gazteen egoerarekin lotura duen beste faktore bat», hasi da. Hain zuzen, iraganean etxebizitzak «betiko dekoratzen» zirela dio. «Gure gurasoek etxea erosi zutenean, armairuak neurrira egiten zituzten, bizi osorako, baina egun gazteek ez dakite bihar non izango duten lana». Ikearen efektua iritsi zen ondoren: altzariak merkeak eta denentzako modukoak bihurtu ziren, eta demokratizatu egin ziren. «Etxez aldatuz gero altzariak norberarekin eramatea errazagoa da, baina etxeek izaera propio hori galdu zuten, denak zirelako altzari berdinak». Orain, estilo ezberdinen arteko nahasketa horrekin beste efektu bat lortzen dela uste du.

Altzarien artean joera berria izan daiteke hori, baina janzkeran ohikoa da iraganeko modak behin eta berriz itzultzea. Eta, alde horretatik, vintage deritzon modak gorakada izan du azkenaldian. Euskal Herriko hainbat hiritan arropa mota horretan espezializaturiko dendak zabaldu dituzte, eta badituzte euren bezeroak ere. Bilboko Zorrotzaurre auzoan daukate denda Getari Etxegaraik eta Berta Martinezek. Vacas Flacas du izena, eta, arropa denda bat baino gehiago, arropa erakustokitzat daukate. «Lokal batean daukagu gordeta arropa guztia, eta igandeetan soilik zabaltzen dugu, Zorrotzaurren merkatua egiten den egunean». Halere, erakustokia beste noizbait bisitatu nahi izanez gero, telefonoz deituta ordu bat adostu daiteke haiekin.

«Hamar hornitzaile ditugu, eta astean behin edo birritan etortzen zaizkigu bota nahi dituzten arropekin. Prezioa jartzen diegu bi aldeen artean, eta salmentaren %50 da bakoitzarentzat». «Oso kalitate oneko arropa da, eta garestia, baina, denboraldiz pasatuta dagoenez, askoz merkeago saltzen dugu guk».

Era batekoak zein bestekoak izan, estetika jakin bat agertu da jantzi eta altzarien artean. Iritsi da, eta «denbora baterako bertan geratzeko» iritsi dela azaldu du Fraucak. «Ez duzu ikusten zaharra beti hor egongo dela? Hori egungo moldeetara eraman eta aprobetxatzea besterik ez da!».