2015(e)ko irailaren 30(a), asteazkena

LOREAK

Euskararekin lotutako albistea aurkituko dugu gaur edozein egunkaritan. Loreak izeneko filmak Oscar sari ospetsuetan parte hartuko du. Lehen aldia da euskarazko pelikula bat aurkezten dena eta hori, gure kulturarako oso urrats inportantea da. 




Zuzendarien ametsa pelikula honekin saria lortzea da eta horrela munduko edozein lekutara iristea. Ez da bat ere erreza izango ibilbidea, 80 film ingeleraz ez direnak parte hartuko dute atal honetan eta. Horregatik hasi dira indar handiz lehenengo momentutik munduari zabaltzen eta erakusten egindako lan itzela. Orain arte hainbat zinemalditan parte hartu dute eta arrakasta lortzen ari da. Lortuko al dute azkenean amerikar saria etxera ekartzea? Hori jakiteko otsailaren 28ra arte itxaron beharko dugu...

Jarraian filmaren webgunea luzatzen dizuegu gehiahiago jakin nahi izanez gero sartzeko, baita trailer ofiziala ere bai. Zuen gustukoa izatea espero dugu.