2015(e)ko abenduaren 2(a), asteazkena

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Kaixo!

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, egun berezia euskaldunontzat. Ba al dakizue egun honen jatorria? Gaur ere, Frantzisko Xabierkoaren eguna da. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz!!

1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.

Gure hizkuntzaren historiari buruzko informazioa bilatuz gero, dexente aurkituko dugu baina hori guztia biltzen duen bideoa txertatzen dugu jarraian hainbat bitxikeri ikas ditzazuen. Adi egon!!



Arretaz entzun baduzue, ziur euskarari buruzko gauza berri asko ikasi dituzuela, ezta? Hala ere, gehiago jakin eta ikasi nahi baduzue, Bilboko San Inazio auzoan dagoen Euskararen Etxera hurbil zaitezkete eta bideoaren amaieran aipatutako trena bisita dezakezue. Hango erakusketak hiru gune nagusi ditu:

Harrera gunea: Euskararen Misterioa dokumentalarekin ongi etorria ematen zaie bisitariei. Euskararen jatorri ezezaguna edota hizkuntzaren bilakaera zenbait pertsonaia ezagun eta ezezagunek emandako sarrera propioekin dira edukietako batzuk.

Tren-geltokia: Euskara, bat eta asko eta Euskara, atzo eta gaur: Tren geltoki baten antzera girotuta dagoen gune honetan dauden bi trenen izenak dira. Tren bakoitzak gai nagusi bat jorratzen du. Lehenengoa euskal hizkuntza etaeuskalkiei buruz dihardu eta bigarrena euskararen historiaz, antzinatetik gaurdaino.

Euskara munduan: euskara hizkuntza bidaiaria izan da. Horren froga bizia dira munduan zehar topa daitezkeen euskararen testigantzak: mundu osoko eusko etxeak, eta euskara edo euskal kultura irakasgai dituzten unibertsitateak.

Ofizialki, azaroaren 30ean Euskararen Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionala aurkeztu zen Euskadiko Artxibo Historikoan (Bilbo). Aurkeztu zen testua ondorengo erakundeen artean adostu eta idatzi da: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Bilboko Udala, Donostiako Udala, Gasteizko Udala eta EUDEL (denak dira HAKOBAko kideak). Aurtengo adierazpen instituzionalak euskaldun berriak omendu nahi ditu.

Hurrengo bihotzak euskaldun berrien izenez osaturik dago, zeurea utzi nahi izanez gero, irudian sakatu!


Hona hemen euskaldun berri baten kasu bitxia, andaluziar batena, Reyes Pradosena hain zuzen ere! Entzun arretaz:



Ziur harrigarria iruditu zaizuela bideoa. Zelan da posible urte bakar batean, aldez aurretik ezer jakin barik, hain ondo mintzatzea? Hainbat erantzun datozkit burura: gogoa, jakinmina, maitasuna, aberastasuna, gainditze grina... Zer deritzezue?

Amaitu baino lehen, euskara hizkuntzarekin lotutako irudien collage-a uzten dizuegu hemen:


Eraman dezagun euskara bihotzetik ezpainetara. Euskaldunok euskaraz!

5 iruzkin:

  1. Ez bakarrik gaur Abenduak 3 euskaraz egin behar dugu baiziketa egun guztietan. Gora euskara!

    ErantzunEzabatu
  2. Oso arrigarria iruditu zait Andaluziako neska batek bakarrik urte batean, hain ondo itzegitea euskeraz.Guk hamar hurte daramagu ikastolan eta berak gu baino obeago itz egiten du.

    ErantzunEzabatu
  3. Guk beti helburu bat izaten dugu geure buruan nire ikuspuntutik nire ustez bideo hau edierazten diguna da nahi baduzu eta zeure esfortzuarekin helburu horretara aiegatuko zarenik ere zure helburua baino gehiago lortu ahal duzula. Inork esan zuen erraza izango zenik.Euskarari erabili eta aurre egin behar diogu . euskaraz bizi,gozatu,dantzatu,abestu izan nahi dut .Pozik egon euskararen nazioarteko egunean!!!
    CARLOTA

    ErantzunEzabatu
  4. Nik bihotzean izena ipini dut eta asko entretenitzen dut horrekin

    ErantzunEzabatu
  5. nik izen asko ipini ditut eta ez da batere azpergarria

    ErantzunEzabatu