Kaixo!
Kasualitatea ala ez, gaur, Santa Cecilia egunean, musikarien egunean hain zuzen, Oskorrik, Natxo de Felipe buru izanik, euskal musika herrikoia landu duen talderik beteranoenak, atzean utziko ditu agertokiak bere azken kontzertuak eskainiz Bilbon.
45 urtean zehar Euskal Herri guztian barrena euskal musika zabaldu duen taldeko kide direnek euren ibilbideari amaiera eman diote udazkenean zehar eman dituzten zenbait kontzerturekin, Hauxe da despedidia izeneko biraren barnean.
Oskorrik milaka eta milaka kilometro pilatu ditu errepidean, eta beste horrenbeste ordu bidaietan eta entseguetan, eta horien guztien emaitza 3.000tik gora kontzertu ematea eta ia 500 kantu grabatzea izan dira.
Bandak abesti berriak sortu eta antzinako testuak musikatu ditu "aurreiritzi gabe" eta era guztietako generoak uztartuz, pop-, rock- zein jazz-musika izan, eta plazarik plaza defendatu ditu.
Gauzak horrela, gaur, azaroak 22, agur-bira itxiko dute Arriaga antzokian azken bi kontzertuak eginez. Gehiago jakin nahi izanez gero, jarraian hainbat egunkarik argitaratutako berrien loturak luzatzen dizkizuegu:
- Berria
- Gara
- El Correo: Bilboko alkatearen hitzak, euskarazko albistea, gaztelerazko albistea
- Deia
- El País
- Berria
- Gara
- El Correo: Bilboko alkatearen hitzak, euskarazko albistea, gaztelerazko albistea
- Deia
- El País
Nik Oskorriko CDak ditut etxean
ErantzunEzabatunire aita kotxean dauka Oskorriko cdak
ErantzunEzabatu