2015(e)ko urriaren 31(a), larunbata

"LOREAK" NEW YORKEN

Kaixo:

Blog hau estreinatu genuen geure hizkuntzako film bati buruzko berriarekin. Gaur, hilabete beranduago, honako albiste hau topatu dugu EITBren webgunean: "'Loreak' filma New Yorkeko zinema-areto batean estreinatu da. Oscarretarako lehian ari den euskarazko film horrek bertako kritika oso onak jaso ditu."

Berriaren bideoa daukazue bertan:


Geure hizkuntzarekin harro sentitzeko modukoa!!

2015(e)ko urriaren 21(a), asteazkena

ASTERIX EUSKALDUNA

Atzo, urriak 20, kaleratu zuten Asterix eta Obelixen abentura berria, ‘Le Papyrus de César’ albuma, bilduma guztiaren 36.a. 4 milioi ale kaleratuko dira, 20 hizkuntzatan, eta ale horietako 4.000 euskaraz izango dira. Data hau hautatu izanaren arrazoia argia da, izan ere, datorren astean Asterixek 56 urte beteko ditu. Albuma gaztelaniaz, galegoz, katalanez eta bablez ere irakurri ahal izango dira.

Urte dezente pasa badira ere René Gosciny sortzailea zendu zenetik, album honen egile Jean-Yves Ferri eta Didier Conrad saiatu dira hasierako ukitua mantentzen. Eta lehenengo orriak irakurri ahal izan dituztenek, nahiko ondo lortu dutela esan dute.